Ez dugu aurreko urteetan egin eta ez da gure nahia, baina ez da hilabete batean, blogaren sarrera gehiago izango. Idatzi dugu oporretan ere aurreko urteetan, baina interneteko konexiorik gabe egongo garenez, atseden bat hartzera behartuta gaude aurten.
Idatziko dugu, hori bai, hile hasierako sarreratxoa, abuztuan ikusiko den zeruaren bideoekin.
Ondo ibili hilabete honetan. Eta ahaleginak egin zoriontsuak izateko.
Bad Astronomyn ikusi dugun timelapse eder bat aurrerako. Egunez eta gauez jasotako sekuentziak, bisitatzea merezi duen inguru batekoak: Estatu Batuetako mendebala.
Journey through Canyons from Metron on Vimeo.
Abuztuko azken hilabetean egongo gara berriz hemen…edo asmo horrekin goaz behintzat.