Garradd kometa, udako gauetan ikusgai | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Garradd kometa, udako gauetan ikusgai

Hilabete dexente joan dira azkeneko kometa distiratsua ikusi genuenetik. Ez da kometa ikusgarria izango, baina hemen da C/2009 P1 Garradd kometa udako gauetan entretenimendu apur bat ematera. Interesgarria izango da bere jarraipena zenbait arrazoi desberdinetatik. Alde batetik, udako zeruko ingurune ezagun eta bitxi batzuen ondotik igaroko delako. hauek dira data garrantzitsuenak:

2011ko abuztuaren 2an, M15 kumulu globularretik (Pegasus) 45’ra egongo da
2011ko abuztuaren 10ean, NGC 7006 kumulu globularretik (Delphinus) 50’ra egongo da
2011ko abuztuaren 13an, gamma Delphini (Delphinus) izarretik 15’ra egongo da
2011ko abuztuaren 26an, M 71k umulu globularretik (Sagitta) 10’ra egongo da
2011ko irailak 2tik 4ra, Cr 399 kumulutik (La Percha, Vulpecula) igaroko da (hegoaldetik)

Aurreikuspenek diote 8 eta 9 magnituderen artean egongo dela abuztuan baina, behaketa batzuen arabera, distiratsuagoa izango da, leku ilunetatik ikusteko modukoa. Agian. Oorteko hodeiko objektu berria dela dirudi. Dena den, ez da hain ikusgarria izango, Eguzkitik nahiko urruti pasatzen delako (1,55 UA) eta baita Lurretik ere (1,26 UA).

Dena den, bitxia izango da jarraitzeko. Hemen mapak:

2011ko uztaila

handiagoa hemen.

2011ko abuztua

Handiagoa hemen.

Garradd kometa, uztailaren 7an. Michael Jaegerren irudia.

Temas

kometa

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



julio 2011
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031