Astebete da gaur Josep Costas,hil zela. 93 urte zituen. Dibulgatzaile eta behatzaile aparta, astronomia zaletuen artean ezaguna bazen, 3.500 ispilu egin zituelako da. “Costas” bat baduzu, bere web orrian duzu errolda, zenbat eta non dauden jakiteko. Omenaldi txiki bat ere bada orri hori: Yo tengo un Costas.
Merezi du, baita 1936/37 ikasturtean hasten diren bere egunerokoak begiratzea. Katalanez lehenak, baina gaztelaniaz Guda Zibilaren ostean.
Dokumentu bikaina da, baita Jordi Lopesinok AstronomiA aldizkariarentzat eginiko elkarrizketa.
Joan zaigu Costas, baina hor gelditzen dira bere ispiluak. Bera ez egon arren, hor jarraituko dute urte askotan zerua miatzen.