Atzo arratsaldean 17:00 UT (19:00 ordutegi ofizialean), 2011 MD NEOa (Near Earth Objet) Lurretik oso gertu pasa zen, lurrazaletik 12.400 km ingurura. Hori da, gutxi gora-behera, Lurraren diametroa. 5 eta 18 metro inguruko diametroa duela uste da baina, atzoko datuekin ziur datu hau gehiago afinatzen dela. Bere orbita ere asko aldatuko da, Lurraren izan duen topatze onen ostean. Horrelakoa izan zen topatzea:
Eta hemen animazio batean. Bertatik atera dugu irudi hau. Gertu gertu pasa zen.
Posible da, albiste hau dela eta, komunikabideetan berriz ere, gai errekurrentea agertzea: horrelako asteroide bat Lurrera erortzeko dagoen arriskua eta Apofis asteroidea.
Gauza bat garbi dago: horrelako asteroide bat Lurrera eroriko dela. Gertatu den zerbait da eta berriz gertatuko dena (ezer ez badugu egiten behintzat). Baina, dauzkagun datuen arabera, ez du ematen guk horrelako zerbait ikusiko dugunik.
Hurrengo sarrera batean, ikusi denaren emaitzak.