Tenerife, Hegoaldeko Gurutzea eta errefrakzioa | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Tenerife, Hegoaldeko Gurutzea eta errefrakzioa

Juan Carlos Casadoren timelapse bitxi bat erakusten genuen aurrekoan non printzipioz ikusi ezin den zerbait jasotzen zen, Hegoaldeko Gurutze osoa Tenerifetik. Atmosferaren errefrakzioari esker ikusi ahal dela azaltzen genuen orduan eta, baita, 2300 mko altureatik egin zelako behaketa. Nola gertatzen da fenomenoa?

Denok ezagtzen dugu errefrakzioaren fenomenoa: argia desbideratu egiten da ingurunez aldatzen denean. Erraz konprobatzen da baso bat uretan boligrafo bat sartzen baduzu, irudian ikusten en bezala.

Espaziotik datorren argia atmosferan sartzen denean, ingurune aldaketa gertatzen da eta argiak norabidea aldatzen du. Hori dela eta posible da Eguzkia ikustea, taulek dagoeneko sartu dela esan arren. Irudian duzue fenomenoaren azalpena.

Gauza bera gertatzen da, baina alderantziz,goizean. Eguzkia aurreikusita dagoen aurretik ateratzen da eta, errefrakzioaari esker, horizonte azpitik dagoenean ikusten dugu.

Zein neurritan lagundu zion errefrakzioak bere behaketan Juan Carlosi eta zein neurritan altuerak? Horrela dago Hegoaldeko Gurutzea Tenerifetik ikusita momenturik aproposenean (meridianoan dagoenean) eta itsaz mailatik.

Juan Carlosen datuen arabera, alfa Crucis 1º27′ zegoen mometu hartan. Eta non ikuten da 2300 mtara egin zuen bere behaketan? 0.5º horizonte gainetik.

Kontuz, horizontea ez baidira lehenengo planoak ikusten ditugun mendiak, laino ori horiek baino.

Zein da hor errefrakzioaren kontribuzioa eta zein altuerarena? En el Marcos Molinaren blog interesgarrian dugu erantzuna. haren arabera altuerak 1.5º igotzen du alfa Crucis. Esan dugun belaza, alfa Crucis -1.5ºra kulminatzen du Tenerifen (1º27′), beraz altuera horretan alfa crucis horizontea ukitzen aurkituko zen. Errefrakzioak ematen dion gradu erdi horri esker ikusten da Hegoaldeko Gurutze osoa.

Honek zer suposatzen duen ulertzeko baliagarria den bitzikeri batekin amaitzen du. Ilargia eta Eguzkiaren tamaina angulara 0.5ºtakoa denez, hauetako batek horizontea ukitu duela ikusten dugunean, justu momentu horretan sartu dela esan nahi du. Hor ikusi arren, ez dago ya.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2011
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930