Aste honetan argitaratu dira Eguzki Sistemako beste mundu batzuren argazki eta bideo berriak. Unibertsoaren tamaina kontutan izanda, hemen bertan dauzkagun munduak dira. Egun batean esploratuak izango direnak. Hemen ditugu, momentu hori heltzen den bitartean, mundu horiek irudietan.
Fobos-etik abiatuko gara, ekainaren 1ean ESAren Mars Espress zundak jasotako argazki batzuetan. Fobos agertzen da bertan, itxuraz Jupiterren ondotik pasatzen.
Hemen dituzue argazkia erresoluzio gehiagorekin
Ez da batere erraza izan hau lortzeko eman behar izan den pirueta. ESAren grafikoan duzue zein zen Mars Espress, Fobos eta Jupiterren une horretako posizio erlatiboa. Fobosetik 11.000 kmrata aurkitzen zen Mars ontzia eta Jupiterretik 500 milioi kmtara. Benetan harrigarria gizakia horrelako gauza bat egiteko gai izatea.
104 irudi atera zituen Mars Espressak guztira 68 segundotan. Eta, horretan oinarrituta, hemen duzuen animazio hau montatu dute.
Aldi berean, NASAk Cassinik Saturnon lortutako argazki galeria izugarria handitzen zuen Helene sateliteari ateratako argazki hauekin. Bixia Helene satelitea, Dione eta Pollux sateliteekin orbita konpartitzen bai du.
Bideoan ere badugu.
Cassiniren beste irudi batekin jarraitzen dugu. Rhea, Titán aurretik pasatzen.
Amaitzeko Dawn zundak bidalitako pelikula. Gero eta gertuago Vesta asteroidetik eta hau helduko denaren aurrerapena besterik ez da.
Mundu berriak egunen batean esploratuak izango direnak.