Ezin da, teorian, Hegoaldeko Gurutzea Tenerifetik ikusi. Hala ere, Juan Carlos Casado –Tierra y estrellas– astroargazkilariak konstelazio osoari argazkia atera dio. Nola da hori posible? Alde batetik 2300 -mtara igo delako. Eta handik ere falta ziren gradu apurrak atmosferaren errefrakzioak ipini dituelako. Hori dela eta, horizonte azpian dauden zeruko objektuak ikus ditzakegu. Hemen argazkia.
Konplikatuena alfa Crucis, izarra harrapatzea da, baina lortu du.
Beste bitxikeri bat egin duen timelapsean Eta Carinae famatua ere haru duela hasieran. Hemen duzue. Eskuineko nebulosa gorri hori da.
Tira, inoiz Tenerifen bazarete, saiatu Hegoaldeko Gurutzea ikusten. Ez da batere erraza, minutu gutxi batzuetan ikusten delako alfa Crucis. Erronka zaila baina ederra.
Southern Cross Time Lapse from Spain – Parque Nacional del Teide, Tenerife, Canary Islands from STARRYEARTH on Vimeo.