Tamaina erlatiboak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Tamaina erlatiboak

Dani Caxeten Flickreko orrian,Tom Harradine astroargazkilari australiarraren lana aurkitu dugu. Material bikaina, gaur erakutsiko dugun hau bereziki: zeruko zenbait objektu Lurretik zein tamainarekin ikusten diren erakusten duena.

1. Goitik behera, Neptuno, Urano, Saturno, Jupiter, Marte, Artizarra (Venus) eta Merkurio, Eguzkia eta Ilargiaren tamainarekin konparatuta. Ia tamaina berdinarekin ikusten dira bi hauek Lurretik. Argazki originala, hemen.


Irudi bera handituz. Argazki originala, hemen.

2. Ilargia, zeru sakoneko zenbait objekturekin konparatuz. Ezkerrean goian dagoen iruditik hasita eta erloju orratzen alde, Centaurus A galaxia, Carinako nebulosa erraldoia, Sagitarioko M22 kumulu globularra, Orioneko nebulosa, la Laguna nebulosa , Trififa nebulosa Sagitarion eta Omega Centauri kumulu globularra . Argazki originala, hemen.

3. Lurraren itzala Ilargi eklipse total batean.

Argazki originala, hemen.

Kontuz, planeta, Eguzki eta Ilargiaren tamaina erltiboak distantziarekin aldatzen dira eta zeru sakoneko objetuen tamainak ez bezala. Hemen ikusten dugu fenomenoa Tom beraren azkeneko argaki honetan.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2011
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031