Paolo Nespoli etxera itzultzen da | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Paolo Nespoli etxera itzultzen da

Paolo Nespoli, ESAko astronauta italiarra, etxera itzuli zen atzo. 2010eko abenduan heldu zen Paolo ISSra Soyuz TMA-20 ontzian eta Lurrera jeitsi zen atzo ISSan 6 hilabete igaro ondoren. Oso ezaguna egin da Paolo sarean, ISStik ateratako ehundaka argazki zoragarri argitaratu dituelako denbora honetan MagISStra bere misioaren Flickreko orrian. Bere argazki mordoa erakutsi ditugu hemen eta, Paoloren agurrean, nola ez jarri argitaratu dituen azken argazkien artean gure gustokoenak. Sarreraren amaieran izango da.

Ez da Paolo edozein modutan agurtuko, Soyuz ISStik banatzen denean argazki eta pelikulan erakutsiko digulako ISS eta Endeavour biak batera. Material hori zabaldu bezain laster hemen zintzilikatuko dugu, noski.

Benetan handia Paolo Nespoli egin duen lanagatik eta hilabete honetan bere ama galdu arren lan erritmo berdinarekin jarraitu duelako, flickrkeko argazkien eguneraketin jarraituz.

Chipre

El Cairo

Gran Bretaña

Lago Gairdner, Australia

Isla de Onekotan, Rusia

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2011
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031