Senatobia-1, emaitzak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Senatobia-1, emaitzak

Joan zen astelehenean jaurti zuten azkenengoz Endeavour transbordadorea eta Quest for starsekoek Discoveryren azkeneko jaurtiketan egin zuten bezala, zenbat kamera igo dituzte helioz beteriko globo baten laguntzaz. Senatobia-1 zuen izena misioal eta emaitzak aurreko misioaren (Robonaut-1) antzekoak izan dira. Hori dela eta, lehen originala zena, orain apur bat repetitiboa da. Hemen duzue atzo argitaratu zuten bideoa.

Eta hemen argitaratu duten argazkiren bat. Bideoan baino hobeto ikusten da.

Handituz:

New Yorketik Palm Beachera (Florida) zihoan hegazkin bateko bidaiariek hauek baino ikuspuntu hobeagoa izan zuten jaurtiketa ikusteko. Hona hemen Stefanie Gordonek bere sakeleko telefonoaren kamerarekin ateratako argazkiak. Hemen dudue bat eta flickren besteak.

Universe Today astean zehar Endeavourraren jaurtiketaren timelapse bat argitaratu du. Ke zutabeak efektu arraroa egiten zuela ikusten zen han. Azkeneko irrudi horretan ulertzen da zergatia. Transbordadoreak hodei geruza zeharkatzen duenean ez dugu zutabe hori gehiago ikusten, bere itzala baizik.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2011
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031