Gero eta konplikatuagoa da timelapse desberdin eta harrigarri bat egitea. Konplikatzen doan gaia da eta gero eta beharrezkoagoak dira kamararen mugimenduak. Hemen bi adibide. Jeff Chen Kuo Chinrena da lehena Canon 60D kamera eta Stage Zero Dolly aparatua mugimenduetarako. Dinamic Perception MX2 Dolly controlerrak kontrolatzen ditu mugimenduak, oso mugimendu finak lortuz. Estatu batuetako mendebaldeko kostan egina dago. Eta, harrigarria, 1600 bisita besterik ez 18 egunetan.
Eastern Sierra Time Lapse HD from Jeff Chen Kuo Chih on Vimeo.
Dakotako (USA) Randy Harvelsonena da bigarren timelapsea kamera mugitzeko eta mugimenduak kontralatzeko tresna berdinekin (Canon 60D eta 550D kamerak kasu honetan) baina kamerak Orión teleskopio baten monturan jarrita. Polita benetan.
“Orion” – motion controlled night timelapse from Randy Halverson on Vimeo.