Erretrogradazioan da Saturno (bere oposizioaren aurretik) eta, gertu duen Porrima izar distiratsuaren laguntzaz (Spicaren ostean Virgoko bigarren izarrik distiratsuena) bere mugimendua erraz jarraitzeko aukera izango dugu . Bideoan duzue Saturnok jarraituko duen ibilbidea.
Ekainaren 11-12 an izango dira Saturno eta Pórrima gertuen. 15′ besterik ez heren artean (Ilargi erdi)
Momentu horretatik aurrera Saturnok bere mugimenduaren ohiko norantza berreskuratuko du.
Nola aurkitu Saturno? Oso erraz. Esan dugun bezala, Virgon dago, zeruaren hegoaldera.
Bertaraino irizteko Hartz handia aurkituko dugu aurrenik. Oso goian dago zeruan garai honetan, baina denok ezagutzen dugu bere forma bitxia.
Aurreko irudia idazkenekoa da. Horrela da orain.
Hurrengo argazkiak markatzen duen bidea jarraituz, Idizaineko Arturo izar distiratsura helduko gara.
Kometa forma du Idizainak. Nekez ikusiko duzu hor idiak zaintzen dituen artzaia.
Lehengo bidea jarraituz, Virgoko Spicara helduko gara.
Eta hor gaudela, nahiko erraz aurkituko ditugu Porrima eta Saturno bere ondoan.
Animatzen ahal zara Saturnoren mugimendua jarraitzen?