Hilabete berria beraz, hemen da maiatzeko zeruko bideoa.
Ipar hemisferioa, 2011ko maiatza
Hubblesitekoen bideoa hasteko, ipar hemisferiorako eta, ohi bezala, Fernando Beltranek La Costa de las Estrellas youtubeko kanalerako itzulita. Gau osoan zehar hor izango dugu Saturno oso posizio onean. Hortik hasten da hilabete honetako zeruko ibilbidea. Hilabete ona da Virgo eta bere galaxiak ikusteko, M104 Txapelaren galaxiak besteak beste. Hortik Coma Berenice eta Canes Venaticira egiten du salto. Azkeneko honetan dago Zurrunbiloaren galaxia famatua(M51). Amaitzeko hilabete osoan zehar ikusi ahalko dugu planeten konjunzioa eta Eta Acuariden, izar euria. Ez da batere ikusgarria, baina aipagarria, Orionidena bezala, Halley kometarekin loturik dagoelako.
Hego hemisferioa, 2011ko maiatza
Interesgarria Fernando Beltránek hego hemisferioko zerua azaltzeko egindako bideoa. Gertu da han negua eta Eskorpio nahiko goiz ateratzen da gauean. Konstelazio horretako objetuekin hasten du ibilbidea, hortik Sigma Octantisera salto egiteko. Hego hemisferioan izar polarrik ez dagoela esaten ohi da, baina ez da horrela. Ez da oso distiratsua, baina puntu horretan da aipattako Sigma Octantis izarra. Hegoaldeko zeru osoak bere inguruan biratzen duela dirudi. Nahiko erraza da hilabete honetan izar hori aurkitzea, bilatzeko lagungarria den Hegoaldeko Gurutzea altu dagoelako gaua hauetan. Bideoan azaltzen du nola egiten den. Musca konstelazioak bere baitan dauzkan nebulosa bikotetik pasatu ostean, Hydra eta Corvusen amaitzen du konstelazioen arteko ibilbidea. Bitxikeri bat amaitzeko: hilabete honetan zeruko 10 izar distiratsuen artean 8 ikusten dira gauaren hasieran Hego Hemisferiotik.
Nola ez, planetan konjuntzioa eta Eta Acuaridak ere aipatzen ditu.
Amaitzeko, hemen duzue Agrupación Astronómica de Huesca hilabete honetako bideoa. Osagarri interesgarria.