Nuklearrik ez? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Nuklearrik ez?

Goiena komunikabidean argitaratutako artikulua da hau.
Bi mila lagun hiltzen dira urtean auto istripuetan estatu mailan. Energia nuklearraren historian berriz, Andujarko uranio meategiko langileen artean jasotako kantzer kopuru igoera besterik ezin da lotu ziurtasunez energia horrekin. Hori da energia nuklearraren alde daudenak erabiltzen ohi duten argumentu bat. Baina niri autoaren erabilera ebitatzea gustatuko litzaidakeen bezala, munduan zentral nuklearrik ez egotea nahi dut.
Zentral nuklearrak oso seguruak direla ezin ukatu. Baina Harrisburgen (1979), Chernobylen (1986) eta Fukuximan (2011) ikusi dugun bezala, arrazoi bategatik edo besteagatik, akzidente nuklear larriak gertatzen dira. Eta ez dugu arrisku horiekin zergatik bizi. Edo bai?
Erraza da artikuluaren tituluko galderari ezetz esatea, baina hori lortzeko zer egiteko prest zaude? Orain dela urte pare bat edo oñatiar batek Olateraino argia ipintzea eskatu zuen Oñatiko aldizkarian, bera korrika egitera joaten omen zelako hara. Usako inguruan jarrita daude dagoeneko argi horiek. Gero eta aparatu elektriko gehiago erabiltzen ditugu, gero eta argi gehiago dago gure herrietan, haize egokituaren erabilera ere gora doa eta 2050erako kotxe guztiak elektrikoak izateko proposamena luzatu du Europa Batasunak.
Bide honek ez gaitu zentral nuklearren itxierara eramango, kontrako bidetik baizik. Posible da, nire ustez, energia nuklearrik gabeko mundu bat, energiaren erabilpen egoki bat egiten badugu. Mundu sostengagarri famatua. Era efiziente batean argitu behar ditugu gure herriak, norberak bere etxean argi indarraren kontsumoa kontrolatu behar du eta gure desplazamenduetan garraio publikoa erabili behar dugu. Hori egiteko prest ez bagaude, absurdoa da zentral nuklearren itxiera eskatzea. Gero eta gehiago izango dira eta ez energia lobby baten nahia delako. Gure aukeraketa izango da.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2011
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031