Fukushima Chernobyl bezalakoa : baina ze broma klase da hori? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Fukushima Chernobyl bezalakoa : baina ze broma klase da hori?

Oso gaizki zabaldu dute informazioa komunikabideek Fukushimari dagokionean. Gutxitan entzun dira hainbeste tontakeri gai bati buruz hain denbora laburrean. Baina marka propioak hausten primerakoak dira komunikabideak. Atzokoa horren adibide. Guzti guztietan irakurri dugu Fukushimakoa Chernobylen mailan dagoela. Letra txikia irakurriz, asuntoa ez dela hain larria esaten zuten, jaurtitako erradiazioa, adibidez, hangoa baino 10 aldiz txikiagoa dela.

NISAk (Nuclear and Industrial Safety Agency), japoniarren segurida nuklearraren agentzia, sortu du hau guztia Fukushimako akzidentearen maila 5etik 7ra igoaz, Chernobyleko akzidentearen maila berean ipiniz. Ez du, nire ustez, zentzu handirik kalifikatzeko taula horrek. TMIko (Harrisburg) akzidentea (1979) 5. mailan sailkatu bazuten eta Fukushimari 7 ipintzen badiote, Chernobyl (1986) 8. mailan sailkatu beharko zuten kriterio horien arabera (eskala logaritmikoa da) (7 da eskalaren topea). Fukushima Chernobylen maila berean ipintzea ridikulua da eta errespetu falta han il ziren milaka lagunekiko. Zergatik ez dituzte komunikabideek jasotzen dituzten datua kaleratu aurretik aztertzen? Sensatzionalistak direlako. Zenbat eta okerrago, hobe.

Ez dakit zergatik ez diren ondo informatzen albisteak “jaurti” aurretik. Ez dute analista seriorik zientziari buruz. Adibide bat. Hor dabiltza jotake askatu dituzten 11 500tona uraren arriskuarekin. Albiste txarra izanda, ez dute kontutan eduki aktibitate baxuko ura dela. Ez nabil esaten grabea ez denik. Oso grabea da. Baina benetan grabea izan dena 2. unitatetik irteten zen ura da. 2 tona ur orduko ziren eta aktibitate altuko ura zen. Hau da, itsasoan dagoen erradiaktibitatea hortik dator proportzio handienean, eta ez 11 500 ur tona famoso horietatik.

Ez baduzue ulertzen zergatik haserretzen naizen Fukushima Chernobylekin konparatzen denean, hemen zintzilikatzen dugu La2eko La Noche temátican larunbatean jarri zuten dokumentala. Benetan gogorra arazoa konpontzera bidali zuten jendearen aurpegia ikustea. Hilda daude gehienak. Oso ondo azaltzen ditu, benetako irudiekin, nola gertatu ziren gauzak eta nola joan ziren akzidentearen osteko egunak. Hor ikusten dugu, adibidez, maiatzaren 1eko Kieveko desfilea. Milaka pertsona ziren han eta erradiazio kopuru altua jaso zuten guztiek. Ez zekiten ezer. Amorru handia ematen du Gorbachov ikustea errua beste batzuei botatzen. Lotsagarria.

Hemen duzue dokumentala osorik (Hegoamerikako gaztelanian). Edo bestela jarraian La2en ipini zuten bertsioa duzue. Zatituta. Ikusi eta esan bestela honek Fukushimarekin zerikusirik duen edo ez.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2011
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930