Aurreko astean, Fukushimako akzidentearen arira, energia nuklearraren inguruko eztabaida bat izan zen ETB2ko Consumidores programan. Parte hartzaileekiko errespetu osoz, nuklearren inguruko eztabaida bat nolakoa ez den izan behar erakustsi zuten. Muturrak bilatzen dituzte medioetan. Eta horrelako eztabaida gehienetan gertatzen dena ikusten dugu hemen. Bi talde eta gai guztietan dituzte aurkako iritziak. Zuria guztia batzurentzat, beltza guztia besteentzat.
Programa zintzilikatu aurretik, komentario pare bat. Nuklearren aldeko taldean Chernobylen 53 pertsona besterik ez zirela hil esaten dute. Gauza bat da nuklearren alde egotea eta beste bat hori esatea. Ifernua izan zen Chernobyl eta milaka lagun il ziren han. Eta beste milaka lagun dosis erradiaktibo izugarria jaso zuten, ondorioak ekarri duena eta ekartzen jarrituko duena. Harrigarriena zera da: mediku batek esan zuela hori.
Beste aldean daudenen argumentazioa manualekoa da eta ezer gutxi esateko hemen. Hori bai, kontu handiz hartu behar dira bando batek zein besteak emandako datuak, bere hipotisien alde erabiltzen bai dituzte komeni zaien datuak. Baina, halako batean, gaiz aldatu eta wifi eta horrelako uhinen eraginari buruz hitzegiten hasten dira. Talde bakoitzak monolitikoki egiten du postura baten alde. Nuklearren aurkako taldean ziurtzat jotzen dute horrelako gauza guztiak kaltegarriak direla. Eta batek konspirazio judeomasonikoetan sinesten duela erakusten du. Hor kredibilidade guztia galtzen du, noski. Ez ditut jarrera monolitiko hauen ulertzen. Jaso nuen inpresioa zera da: halako batean gaiaz berriz aldatu eta astrologiari buruz hitzegiten hasiko balira, partehartzaile guztiak norbera bere taldean jarraituko zuela.
Tira, hemen doa bideoa.