Nuklearrak: ez eskerrik asko? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Nuklearrak: ez eskerrik asko?

Beharrezkoa dugu energia nuklearra benetan? Benetan da energia nuklearra segurua eta ekologikoa? Bigarren galderari erantzuten hasiko gara, amaiera aldera lehenengoari aurre egiteko.

Seguruak dira zentral nuklearrak? Bai. Chernobil desastrearen ostean hartu ziren neurriei orain hartuko direnak gehituz, zentral nuklearrak oso seguruak direla esan dezakegu. Baina segurtasuna ezingo da inoiz %100koa izan. Probabilitate oso baxua izan arren, beti gertatu aldaiteke akzidenteren bat, zenbateta probabilitate altuagoarekin zentrala zenbat eta zaharragoa izan. Fukushiman bezala, beti gertatua ahal daiteke ezustekoren bat(bueno, Japonekoa ezin sailkatu ezusteko bezala, betidanik izan direlako tsunamiak zonalde horretan) edo baten baten akatsagatik gertatu ahal da, Chernobilen bezala.

Mundu osoko gobernuek egin dute energia nuklearraren aldeko apustua azken urte hauetan. Eta bide beretik jarraituko dute etorkisunean, Fukushimako katastrofeak geldialdi bat probokatu arren. Zergatik jarraituko dute bide beretik? Honegatik:

Geroz eta energia gehiago “behar” dugu. Eta gaur egun energia hori nuklearretatik etorri ahal daiteke soilik, behar dugun neurrian behintzat. Nahi eta nahi ez jarraitubeharko dute Gobernuek energia nuklearraren aldeko apostua egiten.

Baina jo dezagun berriz sarreraren hasierara. Benetan dira seguruak zentral nuklearrak? Bake garai luzea doa Europa gehienean. Baina, zoritxarrez, bakealdi hau ez da betirako izango, guk orain horrela ez ikusi arren. Bota, bestela begirada bat historiari. Ziklikoak dira gerrak. Eta etorriko da berriz. Eta zer arriskutsuago gerra denboran zentral nuklear bat eta bere hondakin radiaktiboak baino? Imajinatu ere ezin dugu egin aurkariak zentralak erasotzeak ekarriko zituen kalteak. Bale, optmistak izango gara eta Europan ez dela inoiz gehiago gerrarik izango suposa dezagun. Al Qaeda bezalako taldeei buruz hitzegiten badugu zer?

Aurreko parrafoan ukitu dugu zentralen benetako arazoa: hondakin erradiaktiboak. Lurpean sartzen dira gaur egun, kanaposantu erradiaktibo famatu horietan. Gehiagi ez zabaldu arren, arazo larriak sortu dira horrelako kanposantu batzuetan. Assen adibidez. Hondakin erradiaktiboak akumulatzen joatea amaierarik gabeko prosezua da? Zer gertatzen da gero lurikarra baten ondoriozerradiazio horiek kanporatu edota filtratzen badira? Edo ahaztu egiten badugu non dauden? (kontutan izan erradiazio horiek benetan luze irauten dutela.

Ba al du alternatibarikenergia nuklearrak? Ba mugarik gabeko hazkunde honen bidetik jarraitzen badugu, ez. Ia urtero entzuten da eguneko kontsumo errekorra hautsi dugula. Gero eta gehiago behar dugu.

Ba al dago soluziorik? Bai, baina ez dut uste guk ikusiko dugunik. Soluzioa sostengarritasunean dago. Energia aurreztu. Benetan behar dugu hainbeste argi gure kaleetan? Zergatik eraikitzen ditugu gaur egun egunez ere argia piztuta izan behar duten lantegiaknahiko lehio ez dituztelako?

Zenbat energia garbi dugun kalkulatu eta horren arabera izan beharko zen gure kontsumoa. Ez badugu hainbeste energia alferrik gastatzen, soberan helduko zen gure benetako beharrak asetzeko.

Baina ez dugu guk mundu hori ezagutuko. Arrazionalak garela uste dugu baina beste animalia guztiak bezain irrazioanalak gara. Guztia errausten dugu, Afrikan langostak larreekin egiten duten bezala.

Gogoeta bat amaitzeko. Munduko gauza ekologikoena bezala saltzen digute kotxe elektrikoa. 2050erako, kotxe guztiak elektrikoak izango dira, diote. Eta nondik aterako da ba mundu guztiko kotxe guztiak martxan izateko beharko den energia kantitate izugarria? Nuklearretatik, nondik ba bestela? Kotxe elektrikoak ekologikoak direla pentsatzen jarraitzen duzu?

Temas

nuklearrak

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031