>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargi handia, ISStik ikusita

Mugimendu handia aurreko astean Ilargia handia zela eta. Ez genuen hemen horren inguruan ezer aipatu, ez zelako ezer berezia gertatu behar. Zuzenak ziren zabaldutako datuak baina asko exajeratu zen eta ez zen gertatu behar hain gauz harrigarria, telebistan eta esandakoa entzunda inpresio hori eman arren.

%14 handiagoa ikusi behar zen Ilargia. Noski, baina konparaketa ikusi ahal den Ilargi tamaina txikienarekin egiten da konparaketa. Eta hori Ilargi bete handi hau bezain arraroa eta bixtiada. Datorren Ilargi betearekin konparatuta, %2 handiagoa zen hau. Eta hori ez da begibistaz nabaritzen den zerbait.

Eta itsazgora eta itsaz behera ikusgarriekin, beste hainbeste, baina okerrago. Martxoan eta irailean marea biziak (ilargi bete eta berriarekin hilero), ohi baino handiagoak dira. Urtero. Ilbetea equinozioa eta perigeoarekin bat gertatzeak, plus bat ematen zion itsazgora eta beherari baina ez zen hainbesterako. Ez da mareena gai erraza. Faktore askok dute eragina horretan. Kantauri itsasoan behintzat, itsasoaren egoerak eragin handiagoa du horretan ilargiaren perigeoak baino. Itsasoko ura ez da oraingoan kostaldeko lokaletan sartu, beste batzuetan gertatu den bezala. Harel bai itsazgora handiak

Tira, goazen harira. Paolo Nespolik atera dituen azken argazkiak aurkeztera gatoz gaurkoan. Zoragarriak, ISStik atera dituen guztiak bezala. Ilargi betea ateratzen ikusten da azkeneko hauetan. Soichi Noguchik atera zituen bere momentuan horrelako beste argazki batzuk, baina oso onak dira hauek ere. Bitxiena ilargiaren irudiaren deformazioa da, atmosferaren errefrakzioaren eraginez. Argazki hauek tamaina handiagoan ikustea nahi badituzue, jo flickreko bere galeriara.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031