Gauza jakina da aintzinakoek zenbait eraikin astronomikoki orientatzen zituztela. Horrelako adibiderik ederrenetarikoa Mexikoko Yucatanen dago, Chichen Itzako Kukulkanen piramidea “el Castillo” ezizenarekin ere ezagutzen dena.
Piramidearen orientazioa dela eta, ekinozioetan (martxoaren 21a eta irailaren 21aren inguruan) eguzkia gorde aurretik bere argiak piramidearen mendebaldeko aurpegian jo eta eguzki argiak ipar aldeko eskilaran Kukulkanen jaitsiera irudikatzen du. Kukulkanen jaitsiera izenarekin ezagutzen da fenomenoa.
Ez da kasualitatez gertatzen den zerbait, noski. Ipar eta mendebal aurpegietaz hitzegin dugu, baina ez da zehatza, piramidea ez bai dago puntu kardinaleetara orientatuta. 20º inguruko desbiderapena du, irudian ikusten den bezala. Justu fenomenoa egun horietan gertatzeko behar dena.
Eta hemen bideoan.
Baliteke egunsentian ere antzeko fenomeno bat gertatzea piramidearen beste aldean. Zoritxarrez ez da alde hori hain ondo kontserbatu eta ez da ezer nabaritzen.
Eguraldia alde izan badute, atzo bart izan zen. Milaka bisitari gerturatzen dira Kukulkanen jaitsiera ikusteko. Hor dugu, gure zerrenda luzean, egunen batean ikustea nahiko genuke zerbait.