Komentatu genuen aurreko astean Berlinen izan ginela. Eta ilgorari handik ateratako argazki batzuk argitaratuko genituela esan genuen. Hemen dira Alexanderplatzetik eteratako argazki horiek.
Plaza eder bat da Berlineko Alexanderplatz, hiri horretako leku garrantzitsuenetariko bat. Bertan dira toki guztietatik ikusten ditugu denda komentzialak baina, horrez gain, badira han bertako dendak eta zenbait jatetxe. Polita da tokia eta bisitak merezi du, garai batean izan zena ez bada ere. Bertan da Urania izeneko erlojua, mundu osoko ordua ematen duena. Nahiko berria da (1969), baina horrela gertatzen da Berlineko eraikin gehienekin. Ez dugu ahaztu behar Bigarren munduko Gerran hiriaren %80a txikituta geratu zela. Hemen erlojua, ilgora eder bat atzean duela.
Erloju gainean, argazkian ikusten den bezala, Eguzki sistemaren irudikapen bat, mugikorra dena. Gero doan bideoan ikusten da mugimendua.
Nabarituko zenuten hor atzean agertzen den zutabe zatar hori. Telebista dorre famatua da, (Fernsehturm alemanez), eta hiri osotik ikusten da. Hau ere 1969koa, desagertutako RDAren sinboloa izan zena. Igogailuak daude bertara igotzeko. Inpresionantia da, 40 segundotan igotzen dituelako 200 metroak. Hemen erlojua, dorrea eta ilargia.
Amaitzeko, argazki gehiago, zoomarekin. Berlineko Alexanderplatz, bisitatzea merezi duen tokia.