Human Planet serie bikaina, gaztelaniazko subtituluekin online | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Human Planet serie bikaina, gaztelaniazko subtituluekin online

Aipatu dugu blogean BBCk ekoiztutako Human Planet serieari buruz. Blogean utzitako komentario bati esker, kapitulu guztiak online ikusteko moduan ditugula, gaztelaniazko azpitituluekin. Benetan bikainak lehenengo bostak. Larredien ingurukoa (6.) eta erreken ingurukoa (7.), ez zaizkigu hainbeste gustatu. Ez dugu, oraindik, azken kapitulua ikusi, hirien ingurukoa. Kontuz bostgarren kapituluaren azkenengo zatiarekin. Gogor xamarra da neskamutiko gazteekin ikusteko.

Ikusteko sistema bitxi xamarra da. Sakatu botoi gorria. Publizitate batek egingo du salto. Itxi publizitatea. Lehengo botoi gorria berdea da orain. Sakatu eta listo.

Aquí van los vídeos. Si tenéis realplayer, se puede descargar por si los descuelgan pronto.

Hemen bideoak. Realplayer baduzu, erraz deskargatu ahal dira bideoak. Bukaeran, seriearen inguruan idatzi dugun artikulu bat jartzen dugu, nire bailarako egunkari batean argitaratutakoa.

1. kapitulua: Itsasoak

2. kapitulua: Basamortuak


3. kapitulua: Artikoa


4. kapitulua: Oihandiak


5. kapitulua: Mendiak


6. kapitulua: Larrediak


7. kapitulua: Errekak


8. kapitulua: Hiriak

Human Planet (Debagoieneko Goiena egunkarirako idatzitako artikulua)

Modan egon zen, garai batean, La 2eko dokumentalak ikusten genituela esatea. Eta modan jarri zen, handik gutxira, gauza bera baina ironiaz esatea. Onartu dezagun: La 2eko dokumentalak jota aspergarriak dira. Edo ziren, hobe esanda. Dezente aldatu delako La 2eko programazioa –bale, ez guztiz, Jordi Hurtadoren klonak hor jarraitzen du eta–. Gero eta sarriago ikusi ahal dira kate horretan dokumental onak. Hitz egin zuten, zutabe honetan, Obsolescencia programada-ri buruz eta, ordutik jona, Flysch, el susurro de las rocas eta beste zenbait dokumental on emititu dituzte.

Joera orokorra dirudi. Beti ekoiztu ditu BBCk dokumental onak, baina azkenaldi honetan egindakoak benetan bikainak dira. Bi dokumentali buruz nabil, konkretuki: Wonders of the Solar System eta Human Planet. Brian Cox fisikariak aurkezten du lehena eta, bost ataletan, eguzki sistemari buruz gaur egun dakiguna aurkezten digu, era entretenigarrian eta irudi ederrak erabiliz.

Baina benetan aparta dena Human Planet da. Inoiz egin den dokumentalik onena, nire ustez, eta gizakiari buruz hitz egiten du. Gure mundu “modernoan” bizi gara gu, baina badira gure planetan beste errealitate batzuk, Human Planet-ek zortzi ataletan erakusten dizkigunak. Badago jendea, adibidez, zirkulu polar artikoan bizi dena eta urte erdi ilunpean egiten duena. Edota basamorturen batean bizi dena eta ur bila 80 kilometro egin behar dituena. Horiek dira dokumentalaren protagonistak, eta, zenbat istorio solteren bitartez, beste errealitate horiek erakusten dizkigu. Ez pena emateko, haien bizimodua erakusteko baizik. Aurretik ikusi gabeko istorio bitxi eta harrigarrien bitartez.

Ez gaitu Human Planet-ek aldatuko eta gure betiko bizitza kontsumistarekin jarraituko dugu. Baina ondo dator noizean behin horrelako errealitate kolpe bat jasotzea.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031