Berlinen igaro ditugu egun batzuk, off line, pilak kargatzen. Hori dela eta, ezin izan genuen abisatu astelehenean ISS eta Discovery, gure buru gainetik igaroko zirela, bata besteari jarraitzen. Discovery aurretik eta, 7 bat segundu geroago, ISSa, 20º distantziara, gutxi gora behera. 20h25tan izan zen.
Ez zen igarotze hori Berlinetik ikusi, baina bai aurrekoa ordu eta erdi lehenago,18h50tan, 2 edo 3º bien artean, eta Sirioren azpitik. Kamara gertu geneukan, gertuago pasatuko zirelakoan kameraren teleobjektiboarekin banatzeko asmotan. Hori dela eta, momentuko eta planifikatu gabeko argazkiak izan ziren. Hemen zintzilikatzen ditugu, Discoveryren azkeneko hegalaldiaren testimonio. Sirio da bien gainean dagoen izar distiratsua.
Eta hemen Heavens-abovek aurresaten zuen mapa, ISSarentzat.
Sarrera honi amaiera emateko, gure kokagunearen argazki bat. Berkineko Alexander Platz famatua.