Hilabetea estreinatu berri, martxoko zeruari buruz hitzegiteko unea da.
Hubblesitekoen bideoa hasteko,ipar hemisferiorako eta, ohi bezala, La Costa de las Estrellas youtubeko kanaleko Fernando Beltranek itzulita. Gauaren lehenengo orduetan zein planeta ikusi ahal ditugun azaltzen hasten da. Badoa Jupiter eguzkira gerturatzen baina hor dago, oraindik ilunabarrean ikusgai. Saturnok hartuko du bere txanda, 10ak aldera ateratzen bai da ekialdeko horizontetik. Horrez gain, Merkurio izango dugu ikusgai, Jupiterretik nahiko gertu, hilabete amaieran. Kostelazioei dagokionez Geminis eta Cancer konstelazioetan zentratzen da, altuera egokian bai dauzkagu neguko azken gau hauetan.
2011ko martxoa. Hego Hemisferioko zerua
Fernando Beltrán egindako bideoa, Hego hemisferioko zeruari buruz hitzegiten duena. Beti bezala, oso interesgarria Ipar hemisferioan bizi garenontzat ere. Leokin hasten da, detaile interesgarri ugari eman ostean, bertan dauzkagun zeru sakoneko objektueri buruz hitzeginez. Hegoaldeko Gurutzearekin jarraitzen du, inoiz ikusi ez dugunei izugarrizkoenbidia emanez. Martxoaren 20 izango den udazkeneko ekinozioari buruz hizegiten du (udaberriko ekinozioa guretzat) eta Saturnoikusteko gau aproposak direla martxokoak gogoratzen digu.
Amaitzeko Agrupación Astronómica de Huescakoek eginiko bideoa, beti bezala. Lynx konstelazioan zentratzen dira hauek eta zeruan konstelazio moderno hau zeruan ipini zuenari buruz hitzegiteko aprobetxatzen du: Hevelius handia. Messenger espazio ontzia martxoaren 17an dela Merkuriora iristego gogoratzen digu. Ziur informazio eta argazki eder ugari bidaltzen dituela.