Discovery transbordadorearen jaurtiketa, helioz beteriko globo batetik ikusita | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Discovery transbordadorearen jaurtiketa, helioz beteriko globo batetik ikusita

Hori zen Questforstars taldeko kideen helburua, helioz beteriko globo batean igotako kamera batekin ostiraleko Discoveryren jaurtiketaren argazkiak atera. Robonaut-1 zen misioaren izena. Ez nahastu Robonaut 2rekin, trnasbordadorean ISSra igo duten robotaren izena. Zuzeneko emisioa aurreprogramatu zuten talde honetakoek, baina, ez dakigu zergatik, ez zen horrelakorik izan.

Discoveryren jaurtiketa baino ordu bete lehenago askatu zuten globoa, transbordadorea goruntz zihoanean globoa nahiko altu egoteko. Hemen dugu, ingurutik pasatzen zen abioi bateko bidaiariek grabatuta, ostiraleko Discoveryren jaurtiketa. Pasa la vidan ikusi dugu.

Zuzeneko erretransmisiorik ez egon arren, jaso dituzte kamera eta aparatu guztiak eta hasi dira, dagoeneko, lortu duten materiala plazaratzen. Hemen dituzue jaurtiketari dagokienak.

Argazki eder hau ere argitaratu dute, altuerarik handienean ateratakoa.

Hiru kamera, mugikorra eta GPSa igo zituzten globoan. Hemen detailean.

Kamera batekin globoak eztanda egiten duen unea ere jaso dute. hemen duzue.

Emaitza bikaina, gelditzen den transbordadoreen jaurtiketa bakarrean hobetzen saiatuko direna. Ea horrela den

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28