Apollo 14 | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Apollo 14

Gaurkoarekin Apollo misioen inguruko sarrera sorta bateri hasiera ematen diogu. Material mordoa dago baina, auskalo zergatik, komunikabideetan beti argazki berdinak agertzen dira. Nondik hasi ez dakigula, Apollo 14ren inguruan orain dela egun batzuk hitzegin genuenez, horik hasiko gara.

Krisialdi txiki bat pasatu zuen NASAk Apollo 13 misioan, 1970ko apirilean. Astronautak hiltzeko zorian egon ziren. Baina astronautak Lurrera onik bueltatu zirenean, krisialdia bultzada bihurtu zen. Gauzak asko aldatu dira. Apollo 13aren akzidenteak 4 hilabeteko atzerapena besterik ez zuen suposatu Apollo 14arentzat. Misoaren halburua, Apollo 13aren berdina: Fra Mauro

1971ko urtarrilaren 31an Alan Shepard (komandantea), Ed Mitchell (ilargi moduluaren pilotoa ) eta Stuart Roosa, (piloto del aginte moduluko pilotoa) Fra Mauroruntz abiatu ziren. Hona hemen non ilargiratu zen Apollo 14 eta beste Apollo guztiak.

Hasi gaitezen misioaren argazkiekin. Hemen dituzue astronautak misoa prestatzen.

Mitchell METarekin


Shepard banderarekin praktikatzen.

ALSEP (espedizoko esperimentuak)

Abiatzeko prest (konparatu Saturno kohetea bere azpian dauden kamioiekin)

Cone izeneko kraterra erabili zuten orientatzeko. Arazo berezirik ez ilargiratze orduan eta moduluaren barnean geratu ziren hiru bat orduz, modulua despegerako berkonfiguratuz eta kanpora ateratzeko prestatuz.

Aurreneko EVAn (Extra Vehicular Activity), antena, bandera eta ALSEPa (Apollo Lunar Surface Experiments Package) muntatu zituzten. Esperimentuen modulutik 200-300 bat metrotara zegoen, honen perturbazioak murrizteko. METa (Mobile Equipment Transporter) erabili zuten, lehenengo aldiz horretarako.

Alan Shepard

Shepard banderaren ondoan

Bandera detailean

ALSEP

Shepard METaren ondoan

ALSEPa muntatzeko uste baino ordu erdi gehiago behar izan zuten. Lurra laua ez zenen, ez zen hain erraza izan METa alde batetik bestera garraiatzen ibiltzea. Eta muntaketa guanteak jantzita egitea ere ez zen batere erosoa.

Hemen dituzue herak ateratako panorama batzuk. Erresoluzio handiagoan deskargatzeko sakatu hemen.

Mitchell bere posizioa mapan bilatzen

Mitchell telebista kamerarekin grabatzen

Mitchell Antares moduluaren ondoan

Deskantzatzeko momentua zen, bigarren EVAn Cone kraterrera abiatu aurretik. Trajeak ez ziren batere komoduak. Lasai ere ez zeuden, modulua inklinatuta bait zegoen. Beldur ziren ez ote zen bolkatuko. Gauza bat dela eta ebstea dela, ez zuten apenas lorik egin.

Cone kraterraren bila

Aurreikuspenen arabera, Cone kraterretik distantzia batera ilargiratu ziren, bere malden arriskua murrizteko. Kraterrerantz abiatu zirenean, 200 bat metrotara geratu egin ziren mostra batzuk hartu, argazkiak atera eta ilargiko eremu magnetikoa neurtzeko. Lehenengo orduan 650 bat metro egin zituzten. Krater ertzeko mostrak hartzea zen helburu, baina heren trajeen autonomia muga serioa zen.

Gorantz zihoazela, ikusten zuenaren narrazioa egiten joan zen Mitchell. Maldak geroz eta gogorragoak ziren, %10 maldak ere aurkituz. Noizean behin geldialdiak egiten hasi ziren, arnasa hartzeko.

Bi ordu ziren Antares modulutik irten zirenetik eta ez zekiten kalkuatzen gailurrera iristeko zenbat denbora beharko zuten. Mostrak hartzen hasi ziren, bada ez bada. Apur bat gehiago jarraitu zuten, baina METa karriatzen ibiltzea benetako oztopoa bihurtzen ari zen. Ezin zen gailurra oso urruti egon, baina ezin arriskatu. Gaur egun badakigu helburutik benetan gertu geratu zirela. Harri bat da froga, bidean aurkitu zuten handiena eta Saddle rock izenarekin bataiatu zutena. Kraterretik 20 bat metrotara eman zuten buelta.

Ibilbidearen planoa

Saddle rock

Saddle rocken kokagunea

Ez zuten handik Antares modulua ikusten baina bai ALSEP esperimentuen tokiko aparatuen eguzki islada. Horrekin eta bidean hartutako erreferentzia batzuei esker aurkitu zuten itzuliko bidea.

Uste baino azkarrago heldu ziren modulura, baina nekea, lo falta eta helburua lortu ez izanaren ondorioz, nahiko haserre zeuden astronautak. Dena den, 45 kilo materialekin ekarri zuten EVAtik.

Misioa amaitzear zegoela, golf makila bat atera zuen Al Shepardrrek eta jaurtiketa batzuk egin zituen.

Badago beste bitxikeri bat misio honekin lotuta. 450 zuhaitz hasi eraman zituzten Ilargira, Lurrean zenbait lekutan landatu zituztenak. Moon Tree deituriko zuhaitzak ziren eta, mikrograbedadeko baldintzatan egon arren, arazorik gabe hasi ziren hemen. Posibleda, gaur egun ere, zuhaitz horiek bisitatzea. Hemen duzue zuhaitzen kokagunea.

Lurrera bueltan, agindutako kuarentena pasatu behar zuten. Baina misioa ondo burututa zegoen. Lan ona.

Temas

apollo

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28