Baiezkotan gaude, %100 ziurtasuna ez izan arren. Mila esker Aitor, Daniel Marín, Aitor Acacuso eta Manuel Castillori bere laguntzagatik. Nahiko garbi dugu bandera non dagoen sartuta, esperimentuen lekutik Apollo 14ra doan bidearen amaieran dagoelako, argazkien arabera. Bi irudi hauetanikusten da.
Nahiko garbi dago Apolloaren azternen ondoan dagoen itzalik handiena, MET (Modular Equipment Transporter)rena dela. Irudi hauetan ikusten den karrotxoa da MET. Eta banderaren itzala? Ba inondik ageri ez dela eta despegearen ostean gelditzen den posisioa kontutan izanik:
Uste dugu alde batera begira geratu zela eta, eguzkia dagoen posizioan zeharka dabil jotzen, itzal oso fina proiektatuz. Eta, irudien arabera, justu MET eta bere itzala dauden tokian dagoela dirudi. Hau da, gure ustez, MET eta bere itzalaren goialdean dagoen itzal fina banderarena da. Ea LROk altuera apur bat galtzen duen misterio erresoluzio handiagoko argazkiekin argitzeko.