Apollo 14aren ilargiratze tokiaren argazki berriak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Apollo 14aren ilargiratze tokiaren argazki berriak

Gaur otsailaren 5ean 40 urte dira Apollo 14, ilargiratu zenetik. 1971ko urtarrilaren 31 abiatu zen Cabo Cañaveraletik. LRO (Lunar Resonnassainse Orbiter) zundak, (urtebeterako programatuta zegoen baina 5 urtez luzatu da bere misioa), urtarrilaren 25ean ateratako argazki bat argitaratu berri du, non Apollo 14aren aztarnak inoiz baino hobeto erakusten diren.

Erresoluzioa aurrekoetan baino askoz ere handiagoa da. Aurrekoak, misio honen bitxikeriekin batera hemen dituzue irakurgai.

Hemen duzue argazkia erresoluziorik onenean deskargatzeko. Eskuinean Alan Shepard eta Edgard Mitchell egindako paseo bitxiaren aztarnak dituzue. Joan etorrikoak. Ondoan zuten krater batera heldu nahi zuten, baina ez ziren heldu…ondo ondoan egotera heldu arren. Erdian Apollo 14aren aztarnak eta, ezkerrean, esperimentuak utzitako tokia ikusten da, hara egindako joan-etorri ugariko aztarnekin batera. Hobeto ikusiko duzue anpliazio honetan.

Esperimentuetara egindako joan etorriak argazki honetan ere ikusten dira.

Amaitzeko LROk aurretik ateratako ingurune berdinaren argazkia. Oso nabarmena da hobekuntza.

Argazki hauek ikusita, badago norbait oraindik ere Ilargira joan zirela zalantzan jartzen duena?

Iturri nagusia: Universe Today

Temas

apollo, lro

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28