Wonders of Solar System, 4. atala. Hilda edo bizirik | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Wonders of Solar System, 4. atala. Hilda edo bizirik

Wonders of Solar System seriearen 4. atala : Hilda edo bizirik. Berriro pasiatzen du Brian Coxek Eguzki sistemako mundu desberdinetatik hauetan ematen diren aldaketa jarraietan begia ipiniz. Sumendiak, aizeak eta, kasurik gogorrenetan, meteoritoak dira errudunak.

Aurrekoetan bezala,Docuciencia igo ditu, bertsio originalean eta gaztelaniazko azpitituluekin. Ez dakigu zenbat iraungo duten kapitulu hauek hor, beraz lehenengo atalean emandako aholkuak errepikatzen ditugu honetan ere.

Igandean ipini zuen TVEk laugarren atal hau, bere bertsio laburrean, Brian Cox barik. Canal Odiseak ostegun honetarako, otsailaren 3a, programatu du serie honen lehenengo atala. Eta ostegunero, 19:00tan beti, hurrengo kapituluak, ostiralero 10:00 eta 15:00tan errepikatuz. Iraupena 60 minututakoa dela iragartzen dute. TVEk ipini dutena 50 minutu irauten zuen. Hori dela eta, badirudi Odisean jatorrizko bertsioan emitituko duela (gaztelaniara itzulita, noski). Ea horrela den

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31