Flysh, haitzen hitza | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Flysh, haitzen hitza

Zumaiako flysh-a (Gipuzkoa) Gipuzkoako kostaldean dagoen labar zoragarri bat da. Itsasoaren eta mugimendu tektonikoen eraginez, zenbait lur geruza begibistan utzi ditu eta bertan Lurraren historia tektonikoaren 60 milioi bat urte irakurgai dauzkagu.

Joan zen igandean jarri zuten dokumental hau TVEn, eta Zumaiako flysharen berri ematen digu. Bertan, adibidez, gure planetan izandako zenbait extinzioen berri dago. Horrek gaur egungo klima aldaketaren inguruko hausnarketa batera eramaten digu, ez delako lehen aldia Lurrean tenperatura igoera ematen dela. Zer gertatu da aurrekoetan?

Nahiko ezaguna egin da Zumaiako flysh-a bertan iridioan aberatsa den geruza famatua dagoelako, dinosauroen desagerpenarekin loturik egon daitekeena. Hori da dokumentalean gustatu ez zaigun puntu bakarrenetarikoa. Orain dela 65 bat milioi urte meteorito bat erori zela inor gutxik jartzen du zalantzan. Dinosauruen desagerpenarekin ze lotura duen da adituek eztabaidatzen ari direna.

Lehen mailakoak dira dokumentaleko elkarrizketatuak, meteoritoaren talkaren aurkitzailetariko bat barne.

Laburtuz, ikusi beharreko dokumentala, geologiaren mundura urbiltzeko balio duena.

Ezin baduzue dokumentala hemen bertan ikusi, jo TVEn web orrira.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31