Eklipse partzialaren azken argazkiak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Eklipse partzialaren azken argazkiak

Ezin Eguzki eklipse partzialari eskainitako sarrera amaitu gertaeraren argazki gehiago ipini gabe. Juan Carlos Casadorena da aurrena. Astro-argazkilari bikainez gain, eklipse ehiztaria ere bada Juan Carlos. Bere eta Daniel López bezalako beste artro-argazkilarien lanak dituzue ikusgai Tierra y Estrellas web orrian.

300 km egin zituen Juan Carlosek eklipsearen postal eder hau ateratzeko. Eguzki eklipsatua Uxue herri nafarraren atzean ateratzen. Merezi izan zuen bidaiatxoak, inongo dudarik gabe.

Ez da lehenengo aldia Manuel Castilloren argazkiak blog honetan ipintzen ditugula. Eklipsearen zenbait argazki bidali dizkigu etab itxienetariko bat aukeratu dugu hemen ipintzeko: eklipsea kameraren isla batean. Chiclana de la Fronterako Sancti Petrin (Cádiz) ateratako argazkia da.

Argazki sortekin bukatzeko, Aula del cieloren bitartez ikusi ditugun batzuk. Malagako Francisco Gálvez da egilea. Zelako eguzki irteera ederra atera duen.

Argazki hauek kalitate gehiagorekin deskargatzeko: 1, 2, 3, 4

Sarrerari amaiera emateko, ikusi dugun eklipsearen timelapserik onena. Willy Valentínek egin du, Casteldefelsetik. Hondartzako giroa erakusten du eta eklipsea koadro txiki batean. Hori bili ziren hodeiak ere, baina zorte aizan zuten.

Timelapse Eclipse de Sol 4 enero 2011 from Willy Valentin on Vimeo.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31