Hilabete berria eta hileko zeruko bideoak berriro ere. Fernando Beltrán, La Costa de las Estrellas youtubeko bere kanalarentzat Hubblesiteko bideoa itzultzeaz gain, Hego hemisferioko zeruari buruzko beste bideo bat egin du. Lan bikaina, Fernando.
2010eko urtarrila, Ipar hemisferioa
Auriga eta Tauroko konstelazioetan zentratzen da. Horrez gain, arratsaldetan Jupiter eta Artizarra (Venus) eta Saturno, goizaldean Nola ikusi azaltzen du. Gaur gauean Kuadrantiden, izar euria ikusteko aukera izango dugula kontatzen digu.
2010eko urtarrila, Hego hemisferioa
Benetan bikaina Fernando Beltránen bideoa. Interesgarria orohar, ez Hego hemisferioko biztanleentzat soilik. Orion, Tauro, Hegoaldeko gurutzea, Kuadrantidak,… Mila esker egin duzun lanagatik, Fernando.
Sarrera honi amaiera emateko Agrupación Astronómica de Huescakoen hilabete honetako bideoa. Aurreko bideoen osagarria eta Perseon zentratzen da. Horrez gain, ikusi ahal ditugun planetak, Kuadrantidak eta, nola ez, eklipsearen inguruan hitzegiten du. Interesgarria.