Zenbait lekutan agertu da, baina ezin utzi hemen aipatu gabe. ISSa (Nazioarteko Espazioko Untzia) ia amaituta dago. Cúpula (Cupola) ingeleraz, pasa den otsailean ISSan muntatu duten behatoki edo kontrol dorrea da. ESAk eginikoa (Europako Espazioko Agentzia), bere funtzio teorikoa astronautek kanpoko eboluzioak jarraitze da.
Behin entzun nuen atronauta batek zioela ez dela posible han goian Lurrera begira jartzen zarenean zer sentitzen den transmititzea. Ez irudi ez bideorekin. Horrela izango da. baina gaurko irudiekin eta zuen imaginazioarekin, transmititzen saiatuko gara. Ze pribilegio handia izan behar du Cupolatik Lurra ikusteko aukera izatea!
Italia
Nilo ibaia
Ipar Amerikako Hegoaldea
Lehenengo argazki biak Astrobobek pintatutako konstelazioekin.
Peninsulako mediterraneoko kosta
Eta hau, estreinaldikoa. George Zamka argazkian, STS-130 misioaren komandantea.
Baina beti dago norbait piska bat arutzago doana. Soichi Noguchi astronauta japoniarraren kasua da. Twiterren bidez komunikatzen da ISStik eta bideo ikusgarri hauek bidaltzen ditu. Pena bat ez egotea HDn
Ilargi sarrera:
Chileko kostaldea
Houston eta Dallas gauez