Ipar hemisferioan bizi garenoi logikoa iruditzen zaigu Ipar izarra izatea, hau da, iparra adierazten duen izar bat izatea. Baina ez da horrela. Lurra peontza bat bezala mugitzen da, 26.000 urte inguruko periodoarekin. Prezesio mugimendua da. Kasualitatez, izar bat dago zeruko ipar poloan, Ipar izarra deitzen duguna. Baina nahikoa da Stellarium programarekin denboran aurrera eta atzera egitea hau ez dela beti horrela izan ikusteko. Irudian dugu nola mugitzen den zeruko ipar poloa izarrekiko, denboran zehar.
Hemen dugu gaur egun nola mugitzen den zeru osoa Ipar izarraren inguruan. Hawaiko Mauna Kea da eta, zeresanik ez, zerukomugimendua itxurazkoa da. Lurra da mugitzen dena.
One Night from Alex Mukensnable on Vimeo.
Ezbadugu ipar izarra aurkitzen, erraz aurkituko dugu timelapseko argazki guztietan eginiko argazki honetan.
19ºko latitudean dago Hawai. Gu bizi garen latitude altuagotan ipar izarra gorago dago, 43ºtara, bere altuerak latitudea ematen bai digu eta.
Ez dago horrelakorik zeruko hego poloan. Hau da, gaur egun ez dago izar distiratsurik hego polo horretan. Konprobatu César Cantú mexikarrak Sudafrikan eginiko time-lapse honetan. 390 irudi, 45 segundotako esposizioa, Canon 5D MarkII kamera f/2.8 eta 3200 ISO.
African Sky from mexhunter on Vimeo.
Lehen bezala, hona hemen irudi guztien konposaketa.
Nola aurkitu zeruko hego poloa han izarrik ez badago?. Hegoaldeko Gurutze famatua erabiliz, hemen ikusten den bezala.
Hemen dituzue zeruko poloak aurkitzeko erabili daitezkeen bideak.
Magallanen hodeiak agertzen ziren surafrikako bideoan. Erdialderaeta bi laino zuri txiki bezala. Gure Esnebidearen bi galaxia satelite txiki dira. Orain dela gutxi argitaratu dute Club Sur Astronómico listan Magallanesen hodei handienaren argazki zoragarri bat. Honekin amaitzen dugu gaurkoa. Argazkiahandiagoa ikustea nahi baduzue, jatorrizko web orrira jo. Merezi du.