Astronomia argazkiak: Combs, Jaeschke eta, nola ez,...Damian Peach | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Astronomia argazkiak: Combs, Jaeschke eta, nola ez,…Damian Peach

Azken urte hauetan, teknologiari esker, astronomia argazkia, ikerketarako baliagarria izateaz gain, arte bat bihurtu da ia. Astro-argazkilari batzuk emaitza harrigarriak lortzen ari dira.

Urte batzuetan Damian Peach izanda, inongo zalantzarik gabe erregea. Ezagutuko duzue batzuk, baina ezin geratu bere lan batzuk ipini gabe. Mirestua eta gorrotatua proportzio berean (zein txarra den inbidia), izugarriak dira bere planetan argazkiak. Zein da bere “sekretua”? Hori da periodikoki mundu askotako foro ugarietan sortzen den eztabaida. Batzuk diote Celestronen fabrikara joaten dela eta teleskopiorik onena aukeratzen uzten diotela. ez dakigu horrela den edo ez, baina ez zen arraroa izango, ez dagoelako teleskopio baten propagandarik hobeagoa bere argazkiak baino. Meade batekin agertzen da, hala ere, 2008ko argazki honetan. Sakrilegioa!!

Tira, hemen “Melokotoi” jaunaren lan batzuk.

Ez dakigu Peachek benetan bere argazkiak Barbadoseko leku “ilun” honetatik atera dituen:

…edo zunda batean joan den planeta horiek bisitatzera.

Baina jendiak ikasten du eta ez dago Peach hain bakarrik “Olimpoan”. Ikusi bestela Brian Combs. 2005ean hasi zen baina 2009ko udan planetarian zentratu zen, emaitza ikusgarriak lortzeko. Hemen lan batzuk. Eta ikusi bere galeria, merezi du eta.

Wayne Jaeschke ere astroargazkilari bikaina da. Bisitatu bere web orria. Hemen adibide batzuk.

Hemen inguruan ere gero eta lan hobeagoak egiten dira. Fotastro_SEn ikusi dugun Jordi Ortegaren bideo hau adibide bezala. Harrigarria, Ganimedesenikusten detaileagatik gehien bat. 2010eko irailaren 11koa da.

Mila esker Jose F. Rojas-i,berari esker izan dugulako Combs y Jaeschken berri.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930