Ondo irakurri duzue, bai, Hale Boop. Hale Boop 1997an ikusi izan ahal genuen kometa historiko bat izan zen. John Adderleyk timelapse kurioso bat egin zuen orduan. Ez gaur egun erabiltzen taknikarekin, orduan ez bait zegoen kamera reflex digitalik. Eclair Cameflex CM3 bideo kamararekin egin zuen. Timelapses.es-eko Antonio Casadok azaldu digun bezala “disponían de un precursor de intervalómetro que hacía exponer una foto cada X tiempo, quedando registrado en el negativo”.
Zoritxarrez, argi kutsadurak ez digu uzten kometa haren buztan ioniko urdina ikusten. Antzeko zerbait atera genuen geuk ere Bergaratik.
Hale Boopen dokumentu kurioso bat. Agur esan aurretik kometa hari geuk ateratako argazkirik onena ipintzen dizuet. Kodak Panther pelikularekin ateratakoa. Pelikula bikaina hura. Zela aldatu diren gauzak.