Udaberrian gertatu zen, baina Jupiter gauerdia ondo pasata irtetzen zen orduan eta orainarte itxaron dugu albiste honetaz hitzegiteko. Gau osoan ikusten da orain Jupiter. Errazago jarraituko dugu, beraz han gertatzen ari dena.
Bi banda nagusi ditu Jupiterrek, Iparreko banda ekuatoriala (NEB) eta Hegoaldeko banda ekuatoriala (SEB). Oso ondo ezagutzen dituzte bi banda hauek astronomia zeletuek, teleskopio txikiekin ikus daitezkeen ezaugarri nabarienak direlako, Jupiterreko azalean. Hau da Jupiterren ohiko itxura, teleskopio txikietatik ikusiz.
Udaberritik, berriz, hau da Jupiterren itxura. Kontuz, irudiak ez bai dituzte berdin orientatu.
Eta hemen Anthony Wesley astro-argazkilari handiaren bi irudi, aldaketa erakutsiz.
Weborri batzuetan ( Ciencia@NASA) horrela aurkezten dute albistea: “Un gran misterio: Júpiter pierde un cinturón”. Lehenengo akatsa: gaztelaniaz “banda” esaten da eta ez “cinturón”. Artikulu berean dioten bezala SEBa ez desagertu. Hor dago, baina laino zuriago batzuk sortu dira hor eta tapatu egin dute banda.
Ez dakigu nola gertatzen den fenomenoa. Eta hori da misterio bakarra. Ez delako aurreneko aldia hau gertatzen dena: 1973-75, 1989-90 eta 1993an ere desagerti bai zen.
Baina tira, polemikak eta sentziazionalismoa alde batera utziz, guri interesantzen zaiguna zera da: hor dagoela Jupiter gure teleskopio txikiekin ikusteko bezala eta fenomenoaren jarraipena egiteko aukera ezin hobeagorekin, etxeko lehiotik egin ahal delako. Ondo egondo da noizean behin begiradatxo bat botatzea Jupiterri, ea noiz agertzen den berriro SEBa
Luzaro jo dezake honek, hori bai…edo agian ez.