Bizitza estralurtarraren aztarnen aurkikuntza, gertuago | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Bizitza estralurtarraren aztarnen aurkikuntza, gertuago

Denok ezagutzen duzue bizitza estralurtarraren bilaketan lanean dabilen SETI proiektuaz. Urte mordoskatxo bat dihardu horretan. Zerua miatzen ari gara zibilizazio estralurtar hipotetiko baten irrati emisioak detektatu nahian. Luzaro miatzen ibili arren, ez da oraingoz ezer aurkitu. Eta batek baino gehiagok dio hori ez dela bidea.

Dena den, azkeneko urtetan beste bide bat zabaltzen ari da, agian inoiz imajinatu dugun baino urrutiago eramango gaituena. Aurkitzen ari garen exoplaneten atmosferak aztertzea da helburua, bizitzarekin loturiko aztarna kimikoen bila.

Pauso ikaragarria izan daiteke. Bide honetatik ez da beharrezkoa bizitza estralurtarra inteligentea eta teknologikoa izatea, ohiko SETIren bidetik bezala. Edozein motatako bizitzak, planetan nahiko zabalduta badago, honen atmosfera aldatzen du eta hori izango da bidea hemendik urte batzuetara bizitza estralurtarra aurkitzera eramango gaituena…balego, noski.

Noiz gertatuko da hori? 1995ean aurkitu zen lehen exoplaneta eta, ordutik, kopuruak ikaragarri gora egin du. NASAk kontagailu bitxi bat du web orri batean. Kontagailu horrek zenbat exoplaneta aurkitu diren adierazten du. Hemen duzue. Posible da, baita, kontagailu hori gure idazmahaian jartzea. 490 exoplaneta aurkitu ditugu momentu honetan. Eta kopurua igotzen jarraitzen du. Guztiak, zoritxarrez, Lurra baino dexente handiagoak. Baina, teknikak hobetu ahala, gero eta planeta txikiagoak aurkitzeko gai gara. Eta, ondoren, planeta hauen atmosferak aztertzen hasiko gara. Luze joko du honek. Ea hori ikusteko nahikoa bizi garen.

Nondik norakoak, Garik Israelian espektroskopistak azaltzen dizkigu, hainbeste gustatzen zaizkigun TEDen hitzaldi horietako batean. Ez da beste batzuetan bezain atsegina eta astuna egiten da momentu batzuetan. Baina 15 minutu besterik ez dira eta pena merezi du. Gaztelaniaz ikusi ahal izateko, View Subtitles-en klikatu eta spanish aukeratu.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930