Zientzia eta Jainkoa | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Zientzia eta Jainkoa

Zenbait liburu eraman nituen oporretan irakurtzeko. Ez ditut apenas ukitu. Horren ordez nire portatila antolatzen pasatu dut denbora librea, eta egunen batean ikusteko han gordeta neuzkan zenbait dokumental eta pelikula ikusi ditut. Moon eta Cube gomendatuko nituzke ikusitako filmen artean. Eta Dios, el Universo y todo lo demás dokumentalen artean. Erraz aurkituko duzue, youtuben izenburua idatziz. Carl Sagan, Arthur C. Clark eta Stephen Hawkingen arteko elkarrizketa bat da, telebistarako grabaturiko programa batean. Big banga, zulo beltzak, Unibertsoaren zabalkuntza, bizitza estralurtarra, Jainkoa eta abar luze bati buruz hitz egiten dute hiru jenio hauek. 1988koa da, baina ez du interesik galdu, 22 urte pasa arren. Pare bat bitxikeri azpimarragarri programaren inguruan. Alde batetik, itxura okerren zeukana –Hawking- dela hiruren artean bizirik irauten duen bakarra. Eta, bestalde, orduan ere esaten zuela Hawkingek arriskutsua izan daitekeela gizakiontzat estralurtarrekin topo egitea.

Probablemente Dios no existe lema zenbait lekutako autobusetan jarri zutenean, baten bati irakurri nion ignorante hutsak zirela ateoak eta agnostikoak. Aquinoko Tomasek frogatuta baitu Jainkoaren existentzia. Asko laburtuz, gauza guztiek dutela zergati bat dio Tomasek. Eta Jainkoa dela Unibertsoaren zergatia. Jainkoa berez omen dago, zergatirik gabe. Ez al da hau kontra esan bat?

Zer dio zientziak Jainkoari buruz? Erantzun onena Laplacen hitzetatik etorriko zaigu. Napoleonen irakaslea izandakoa zen Laplace. Bere zeruko mekanikaren inguruko liburua aurkeztu zuenean, zergatik ez zuen Jainkoa behin ere aipatzen galdetu zion Napoleonek. “Ez dut hipotesi horren beharrik izan, jauna”, erantzun zion Laplacek.

Hemen dituzue aipatutako dokumentalaren bost zatiak.
Artikulu hau Debagoienean argitaratzen den Goiena taldearen Goienkarirako idatzia dago. Kasualitateak egin du artikuluaren argitaratzeak, The Grand Design, Stephen Hawkingen liburu berriaren aurkezpenarekin egun berean koinziditu duela, non Unibertsoa Jainkoaren beharrik gabe azaldu daitekeela esaten du .

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930