Irudimenak ez dagoena ikusi arazten digu sarri. Adibide bezala, bi bideo hauek, orain dela gutxi Astroboben ikusitakoak. Bideoan Kazakhstanen grabaturikoa dela ipintzen du. Badirudi kohete edo misil baten jaurtiketa ikusten ari garela. Ez da horrelakoak nahita nahiez base batetik gertu bizi behar. Aurten, taldekide bat Euskadi Irratian elkarrizketa batean zegoela entzule batek daitu egin zuen, egun gutxi zirela zeruan zerbait arraroa ikusi zuela azalduz. Spaceweatheren bidez jakin genuen kohete baten jaurtiketa okerraren ondorioa zela ikusi zuen hura.
Beste batzuetan norbaitek, fede ona edo txarrarekin, ondo azaldu ahal diren argazki batzuk argitaratzen ditu, OVNI bat balitz bezala. Honen kasua dela uste dugu. Esposizioarekin ateratako argazkiak dira, Chinako Hangzhouko Xiaoshan aeroportutik gertu. Mugitzen ari zen zerbaiten traza dela ematen du, helikoptero bat agian.
Inoiz horrelako zerbait ikusten baduzue, zuzenean edo interneten, ez ahaztu guk azalpenik ez izatea ez duela esan nahi azalpenik gabekoa dela.