Estalketa negatiboa | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Estalketa negatiboa

Edo hitz arruntetan esanda, ez genuen ezer ikusi. Nahiko lainotuta egon arren, Iñigo Loiti, Ilatargi Astronomia Taldeko kidea eta neu, Bergara (Gipuzkoa)ko Itxumendi izeneko gain batera joan ginen Gorla-Elosuatik oso gertu dagoena. Izen bitxiko lekua, “ikustera” joaten bai gara bertara. Taldeko teleskopioa delta Ofiucira begira, estalketa bideoan grabatzeko eta gora begira eserita geu. Hau izan zen behatokia Google Mapsetik ateratako irudian.

Estalketarako ordu laurden bat falta zela hasi ginen begira. Zerua, zorionez, zabaldu egin zen ingurune hartan eta bistan genuen izarra. Iragarritako ordua heldu, pasa, eta ezer. Estalketa negatiboa.

Hamar minutu geroago, laino bat etorri zen gure gainera eta kitto behaketa. Ez zen inporta, egin beharrekoa egina zegoelako.

Ez genuen ezer ikusi, baina sentsazio onarekin joen ginen etxera. Etxera heldu ahala, Agrupación Astronómica de Sabadelleko Carles Schnabeli bidali nion gure emaitza. Handik gutxira, Carles-en erantzuna. “Parece ser que al final la ocultación se ha desplazado una banda entera hacia el oeste“, esaten du. “David Dunham, presidente de la IOTA, vino expresamente desde los EEUU a Sabadell, y se fue a Badajoz a observar la ocultación, con resultados negativos. Miembros de la Agrupación de Sabadell se desplazaron a Aranda de Duero, con resultados también negativos. En este momento, transcurridas dos horas desde el momento de la ocultación, sólo hay noticias de dos positivos portugueses y uno belga.

Youtuben estalketaren bideo bat aurkitzen dugu. David Cardeñosa da egilea eta Bootes Astronomical Observatory izeneko bere behatokitiken grabatu zuen. Valladolidetik oso gertu dagoen Boecillotik. Zorionak, David. Lan bikaina.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



julio 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031