Aurreikuspenak dexente aldatu dira. Bilbotik, orindik ere, ikusi egingo dela dirudi. Hala ere aurreikuspenek ziurgabetasun tarte handia dute eta agian espero ez den lekutatik ikusten da. Roma asteroidearen orbita ez dago guztiz finkatuta eta hori dela eta gertazten da hau.
Ez da erraza horrelako bat ikusteko zer egin aholkurik ematea. Posible da okultazioa ikusteko baten batek kotxez 50 km egitea eta ikusi ez. Eta, ironikoki, bere bizilekutik ikustea.
Edozein kasutan gauerdirako 15minutu falta direnean begira egotea komeni da. Hau da IOTAk (International Occultation Timing Association) argitaratu dituen azken aurreikuspenak. Originala hemen. Eta hemen azken nobedadeak eta mapa Google Earthekin ikusi ahal izateko artxibo bat. Zorte on guztiei.
Ekaitza arriskua dago, beraz adi egon eguraldi aurreikuspenei ere. Hemen dituzue satelitearen azken irudiak. Zuzeneak bere orritik ikusteko hemen.
Eta Europa osoa hemen.