Gogoan izango duzue Abduzituak Compostelan sarrerako bideoa. Bideo hura, Compostelako CorreoTVko Fu e fa humorezko programaren pieza bat da. Bideoak zenbait bertsio desberdin ditu youtuben eta milaka aldiz ikusi dira guztiak. Hemen berriz bideoa, gaztelaniazko azpitituluekin oraingoan.
Ez zuten espero istorioak hain arrakasta handia izatea. Medio ugaritik jarri dira kontaktuan herekin. Zoritxarrez, gehienak friki berri baten bila ari ziren eta, humorezko bideo bat dela jakin dutenean, interes guztia galdu dute. No comment!!
Hemen zintzilikatzen dugu Fu e fa programaren bideo berri bat non istorioa nola sortu zen azaltzen den. Gauzak nola joan diren eta Compostelako abduzituen lehendakariaren etorkizunari buruz baita.