Apiliraren 5ean, Discovery transbordadore espaziala ISSrantz abiatu zen, bere azken hegalaldian, STS 131. Bertan zihoan astronauta batek, Alan Poindexterrek, misiorako prestatzen ari zela, Discoveryren azken hegalaldi hau era desberdin batean nola erakutsi pentsatzen ibili zen. Scott Andrews argazkilaria eta Jirman Stan informatikoa inplikatu zituen proiektuan. Andrews-ek transbordadoreen jaurtiketa guztietan atera ditu argazkiak,bitan ezik. Proiektu honetarako prentsa argazkilaria den Philip Scott Andrews bere semea ere inplikatu zuen.
Guzti honen emaitza gaur ikusten dugun timelapse hau da. Prestakuntza lanen 6 aste 4 minututan laburtuta. 9 kamera erabili zituzten milaka argazki ateratzeko.
Otsailaren 22an hasten da sekuentzia Kennedy Space Centerreko transbordadoreen garajean. Discovery misiorako ekipatzen ari dira. Handik erregaien tankean dauden tokira eramaten dute, guztiak lotzeko. Hori da, dudarik gabe, zatirik inpresionanteena, grua eta kableekin transbordadorea nola altxatzen duten ikustea. Sekuentzia Discoveryren jaurtiketarekin amaitzen da.
Ederra benetan dokumentua. Pena bat musikarik ez izatea. Astebukaera ona igaro.
OHARRA: Ezin dugu bideoa hemen zintzilikatu. Ikusteko, jo hona: Go for launch!