Ibili ginen Ilargiko X-ari begira urtarrilean ere: Ikus dezagun X bat Ilargian. Bihar, osteguna, aukera berri bat X-a ikusteko. Gogoratu Ilargiko X-a ilgoratik gertu gaudenean ikusi ahal dugun irudi bitxi bat dela. Hemen duzue Sur Astronómicoko Enzo de Bernardiniren argazkian. Irudi zuzena da, katalejotik ikusi daitekeena. Teleskopiotik irudia alderantziz ikusten da, kontuz.
Prosezu osoa ikusteko aukera izango dugu. Gure ordutegiko 21h51min-tan hasiko da Xa agertzen. Ikusteko unerik onena 23h15min-tan izango da. Ilunabarreko argitasuna izango dugu fenomenoaren hasieran. Hemen duzue nola ikusten den horrelakoetan, Enzo de Bernardiniren beste argazki batean. Handiagoa eta datu teknikoekin hemen.
Datozen hilabetetan noiz ikusi ahalko dugun jakiteko, begiratu Sur Astronómico-ko webo orri honetan. Beste hiru aukera aurtena. Uztailaren 18an eta irailaren 15ean, bietan arratsaldez, egun argiz, eta azaroaren 13an gaueko lehenengo orduetan, baldintza onenetan
Gauza kuriosoa eta ikustea merezi duena. Eta katalejoekin ere ikusteko modukoa. Galileoskopioarekin ere ikusi dugu. Animo, eta mundu guztia obserbatzera!