ISSaren igarotze ederra, gaur igandea | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

ISSaren igarotze ederra, gaur igandea

Adi gaur, ilunabarrean, ISSaren igarotze polit bat ikustreko aukera izango dugulako. Hemen ondoan duzue nolakoa izango den Bergaratik (Gipuzkoa) ikusita. Ilargitik oso gertu pasako da. Eta Tolosa ingurutik, Ilargiaren aurretik pasatzen ikusko dute!! Tolosatik ikusiko dutena, sarrera honen amaieran duzue. Gutxi gora-behera kalkulatu dugu. Kalkulu zehatzagoak egiteko, jo calsky web orrira.

Edozein modutan, oso erraza izango da ikustea. 21h48 inguru adi egotea komeni da, ipar-mendebal horizontera begira. Inguruan izango dira Ilargia eta Artizarraren (Venus) argi distiratsua. Bi hauetatik oso gertu pasako da ISSa, eta Martek eta Saturnok markatzen duten bidea jarraituko du. Hau, Euskal Herritik ikusita. Beste toki batzuetatik zela izango den jakiteko, jo Heavens abovera. Hemen duzue azalduta nola egin behar den: Ikusi ISSa, oso erraza da.

Zoritxarrez, eta atzerapenik ez bada, 16h27tan helduko da ISSra Atlantis transbordadorea eta ez ditugu ikusiko ISSa eta transbordadorea banatuta pasatzen. Ostiralean abiatu zen eta gaur heltzen da. Pena bat ikusteko aukera ez izatea, beste bi aukera besterik ez direlako geratzen: Discoveryren misioa irailean eta Endeavour azaroan. Hori izango da transbordadoreen azkeneko misioa, jubilatu aurretik.

ISSaren igarotzea Tolosatik, Gipuzkoa

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2010
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31