“Están aquí” zioen maiatzaren 6an La Opinión de Zamoraren ia orrialde oso bat betetzen zuen artikulu baten titularrak. Albistea La Opinión de Zamoraren web orri honetan irakurri dezakezue.
Bertan dago ikusgai Fernando Domínguez Segoviak grabatu zuen bideoa.
Ez dut ulertzen nola argitaratu dezakeen egunkari serio batek horrelako zerbait, hain luze gainera. Abioi batek utzitako arrastoa besterik ez dela ematen duenean. Eta titular horrekin. “Por tzierto”, apirilaren 5ekoa da grabaketa, kasualitatez, justu geuk NASAk apirilaren 7ko eguneko astronomia argazkia bezala aukeratu zuen argazkia atera genuen egun bera. Idatzi genuen egunkari horretara, Zamoran ateratako argazki batek ohore hori merezi izan zuela. Ez ziren gure mezuak helduko, ez bai zuten horren inguruko ezer idatzi. Beste historia honek, berriz, orrialde osoa merezi du..
Abioak uzten duen aztarna bat batean desagertzeak azalpena du. Abioaren ke buztan hori atmosferaren egoeraren arabera da luzea edo motzagoa. Eta segun nola dagoen atmosfera, ez du uzten trazarik. Abioa horrelako zonalde batean sartzen bada, desagertu egiten da traza hori. Albiste horren komentarioetan azaltzen dute hori.
Horrela azaltzen du istorioa Fernando Domínguezek beste web orri honetan:
“Hola amigos hace tiempo capte un video que segun los ufologos que son los expertos en este tema mi captura es un ovni cigarroide en esta web podeis ver mi entrevista proximamente saldre en europapress espero que os guste. Como podeis apreciar en los comentarios siempre hay gentuza que pone verde a los que tenemos dos c…”
Eta jarraitzen du, baina ez dugu insultorik ipiniko hemen.
Zamoran OVNI mordoa ikusten dela diote. Beste leku batzuetan baino gehiago. Nik badakit zergatik. Han zerua ikusten delako! Astronomia zale ugari ezagutzen ditut Zamoran. Zoritxarrez, hainbeste egonda ere, ez dute heral OVNIrik ikusi. Abioiak pasatzen ikusi dituzte, ISSa, Artizarra era harrigarri batean distiratzen ikusi dute, izar uso (estrella fugaz) espektakularrak,… azalpena duten fenomenoak guztiak.
Gaia hau dela aprobetxatuz, belarritik tira egin behar diegu El Hormiguerokoeri. Orain dela gutxi Mas Allá aldizkarian herek ateratako OVNI faltsu batzuren argazkiak “kolatu” dituztela zioten, arro-arro … Power Balance timo-eskumuturrak jantziz. Aholkuak saltzen ditut, baina bestientzat dauzkat. Hemen bideoa.
Eta gai hauekin gaudela, azkenik, gogoratzen ahal duzue Pepe “el Brujo”? Hemen urriaren 18ko ¿albiste? hau :
“Cristiano Ronaldo abandonará el fútbol en cuatro meses”
Pepe “el Brujo”, 2009ko urriaren 18an
Ez dakit zenbatzen dakigun, baina nire kalkuluen arabera, otsailean bete ziren lau hilabete horrek. Eta Ronaldo denboraldiko sasoirik onenean dago. Zergatik ematen dieta hain garrantzi handia komunikabideek tontakeri hauei?