Iridium eta Hegoaldeko Gurutzea | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Iridium eta Hegoaldeko Gurutzea

Sur Astronómicoko Enzo de Bernardiniren lan berri batekin gatoz gaurkoan. Originalak eta ederrak bere argazkiak. Kasu honetan maiatzak 4 eta maiatzak 7an ateratako argazkiak dira, non Hegoaldeko Gurutze famatuaz gain, Iridium bi sateliteren distiraldiak jasotzen ditu. Ikusi ditzagun argazkiak lehenik eta behin.

Tamaina handiagoan ikusteko, klikatu hemen.

Handiago ikusteko, klikatu hemen.

Hemen lehenengo argazkia berriz, baina Hegoaldeko Gurutzea Stellariumetik hartutako irudiarekin.

Oso famatua da Hegoaldeko Gurutzea, bere formagatik baina baita zeruko ego poloa aurkitzeko bidea delako. Hego poloa aurkitzea zeruko ipar poloa aurkitzea baino sailagoa da, puntu horretan eta iparrekoan ez bezala, ez dagoelako izar distiratsurik. Hauek dira zeruko polo biak aurkitzeko ohiko bideak:

astroyciencia.com-etik hartutako irudiak

Enzoren irudietan erreparatzen badugu, bertan dira, baita, alfa eta beta Centauri, hego poloa aurkitzeko erabiltzen den beste izar bikotea. Alfa Centauri gure eguzkitik gertuen dauden izarren artean dago. Gertuena konstelazio berean dagoen Proxima Centauri da, baina ezin da begi-bistaz ikusi. Eguzkitik 4,22 argi urtetara dago.

Hegoaldeko Gurutzea, esan dugun bezala, oso garrantzitsua izen zen itsasotik nabigatzeko lagungarria izan zelako. Hori dela eta dago gaur egun hegoaldeko herrialde batzuetako ikurrinetan. Hemen adibide batzuk

Brasil

Papua Nueva Guinea

Australia

Kuriosoa, bereziki, Brasileko ikurrinaren historia. Hemen irakurri ahal duzue zerbait. Zeruaren benetako irudikapena da ikurrina honetan ikus dezakeguna. 27 izar, bat Brasileko estatu bakoitzeko. Hegoaldeko Gurutzea alderantziz agertzen da, zeruko esfera hipotetiko baten kanpotik ikusita irudikatuta dagoelako.

Hegoaldeko Gurutzearen inguruan hitz-egin eta gero, Enzoren argazkietan ageri diren marra horiek zer diren azaltzeko unea da, argazkiaren benetako helburua. Iridium sateliteen distira da.

Horrelako zerbait gertatu zen:

Ez da ona bideoa, baina nahikoa ikusteko nola argi bat pisten den zeruan eta, distira handi baten ondorioz, itzali egiten da. Iridium sateliteen antenek eguzki argia guregana islatzen duenean gertatzen dira. Enzo de Bernardinik bere irudiak 15 segundoko argazki desberdinak batuz lortu ditu, zeru sakoneko objektu mordoa ateratzeko asmoz. Baita lortu ere.

Erraza da Iridium sateliteen horrelako distira bat noiz ikusiko den gauden lekutik. Heavens-above da bidea. Laster azalduko dugu nola egin.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2010
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31