Zerua begi-bistaz III: Orion, Gemini, Canis Minor eta Auriga | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Zerua begi-bistaz III: Orion, Gemini, Canis Minor eta Auriga

Zerua begi-bistaz seriearen hirugarren atala. Aurrekoaren jarraipena. Orion, Tauro eta Can Maior konstelazioekin hasi ginen. Horizontetik gertu, udaberriko zeruaren gaueko lehenengo orduetan. Erreferentzia bezala Orion hartzen badugu, inguruak esploratzen jarraituko dugu. Tauro (Zezena) eta Can Maior (Txakur Handia) Orion erraldoiaren ezker-eskuin aurkitzen badira, Orionen gaineko zonaldean ibiliko gara gaurkoan. Oso baxu dago Orion udaberriko garai honetan. Baina ikusteko moduan dago bere zinturoi famatua, hiru izar lerrokatuek osatzen dutena. Astrobobetik hartutako irudian ikus dezakezue nola aurkituko duzuen.

Astronomian ez da batere zuzena ezker-eskuin eta horrelako erreferentziak erabiltzen ibiltzea, baina horrela egingo dugu, guztia errazagoa izateko.

Hau da Orionen zinturoiaren gainean aurkituko duguna.

Lerroak pintatuz orain.

Stellariumen irudian txertatuz.

Eta zer dago Orionen buru gainean? Ba, alde batera Tauro zezenaren adarrak. Aurreko sarreratik esagutzen ditugunak. Bere izarretako bat Auriga (Gurdi gidaria)rekin konpartitzen du. Hemen dugu eszena hau, argazkiak, argazki bera marrekin eta Stellariumeko irudiekin azkenean.

Aprobetxatu datozen gauak, laster galduko dugu eta Orion, erreferentzia galduz. Laster jarraituko dugu serie honen beste sarrera batekin, udaberriko zerua ezagutzeko.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2010
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31