Aurreko astean, berriz ere, nire ikasleak ilatargiratze faltsuen historiarekin etorri ziren. Ikurriña haizearekin mugitzen dela eta horrelako betiko kontuak. Okerrena da lehenengo ebaluazioan ikasle hauei konspirazioarena tontakeri hutsa dela frogatzen saiatu nintzela. Alferrik. Tontakerietan sinestea gustatzen zaigu.
Kasualitatez A Coruñako Agrupación Ioko forotik Paulak bideo bat pasatu zuen. Horrela aurkitu nuen gaur ipintzera natorrena. Ezagutzen ez genituen irudiak dira eta bertan Apollo XIkako astronautek ikurrina famatua nola ipintzen duten ikusten da. Prozesu osoa gainera. Bi hagatxo dituela ikusten da. Ohiko mastila gehi beste hagatxo horizontal bat makila zuzen jarri ahal izateko.
Bai, ikurrina mugitzen da…astronautak emandako mugimendua galdu arte. Denboratxo bat behar dute ikurrina jartzeko. 4. minutuan, azkenik, Aldrin ikurrina ondoan gelditzen da, Armstronek argazkia ateratzeko. Armstronek zeukan kamera bere paparretik zintzilikatuta. Bizpahiru aldiz ikusten zaio.
Jarri eta gero, laster gelditzen da ikurrina. Lurrean egingo zuen baino motelago, Lurrean aireak frenatuta azkarrago geldituko zelako. Gelditu ondoren, ikurrina ez da berriz mugimenduan hasten, astronauta oso gertu pasa arren. Ez dagoelako airerik mugimendu hori sortzeko. Ilargiratze faltsuak II sarreran erakutsi bezala Cazadores de mitos programan kapitulu oso batean ibili ziren ilargiratzearen “frogak” deuseztatzen. Ikurrinarena bideo honetan aztertzen dute.
Tira, azpergarria benetan gai hau, baina bideoa interesgarria delako jarri dugu. Tontakerietan sinesten jarraitzea nahi duenak, ba horrela jarrai dezala.