Atzoko sarreran utzi genuen lekuan jarraitzen dugu. Zein erlazio dago Coriolis, borraskak eta antizikloien artean? Ez da gai erraza. Bizkaiki Astronomia Elkarteko Jose Felix Rojas eta Ritxi Gilarteren laguntzaz, era sinple batean azaltzen saiatuko gara.
Coriolisen efektuaz gain, airearen mugimendu orokorrak ere eragina du honetan. Aireak presio altutik baxuetara mugitzen da, nolabait esanda, “zuloak” tapatzeko. Sinplifikatuz, gertatzen dena horrela azaldu daiteke. Gure abiapuntua antizikloi baten zentrua izango da. Presio altuena bertan da. Gauzak horrela, aireak handik irteteko joera du, presio baxuetara. Kanporantz, beraz, aizea. Coriolis efektua dela eta, aize hau erloju orratzen alde biratzen hasiko da ipar hemisferioan eta erloju orratzen aurka hegokoan. Inguruan presio baxuko gune bat sortzen bada, antizikloitik kanpora irten den airea haruntz joaten hasiko da, baina daraman abiadurarekin. Presio baxuak norabidea “kurbatzen du” eta erloju orratzen aurka biratzen hasiko da ipar hemisferioan eta aurka hegoan.
Eta “Los Simpson”en kontatzen denari buruz zer? Komunean behintzen, guztiz ezinezkoa esperimentua egitea. Nola ura nola erortzen den eragin handiagoa du. Horrek erabakiko du biraketa, ez Coriolisek. Batzuetan alde batera, beste alde batera beste batzuetan.
Eta lababotan? Kalkuluek berdina diote. Coriolisen efektuaren eragina oso, oso txikia da hain toki txikian eta beste edozer gauzak (lababoaren forma, uraren mugimendu txikiek,…) erabakiko du biraketa.
Nola azaldu orduan hortik zehar ikusten diren bideoak? Hor behean datoz, baina, gainetik azalduz, ecuadorraren alde batera uraren biraketa noratza bat, beste aldean aurkakoa eta ecuadorraren gainean biraketarik ez dagoela erakusten dute. Horrela da atmosfera. Ez dago borraskarik ecuadorrean eta hemisferio batekoak ezin dira beste hemisfriora zeharkatu.
Trukoa dago, noski. Garbiago ikusten da beste bideo honetan. Esperientzia bera baina Ecuadorren, Quitotik gertu dagoen Museo Intiñan-en. Ekuadorreko marraren gainean, noski. Ikusi dezagun bideoa lehenengo.
Nabaritu duzue tranpa? Lehenengo esperientzia ura geldirik luze egon denean egiten dute. Biraketarik ez kasu honetan. Baina hemisferio batera eta bestera doazenean, ura interesatzen zaion aldetik botatzen du, nahi duen biraketa har dezan. Dagoeneko, bukaeran esaten du ikusi dutena ez dela erreala izan, simulazio bat baizik. Coriolis efektua, dio, ekuadorretik 20 kmtara igartzen hasten da.
Ikus dezagun azken bideo bat lababoen inguruan. Grazia gehien egiten diguna, efektua ura irtetzen denean ikusten delako. Trukoa dago eta harrapatu dugu. Bukaeran kontatzen dugu. Baina gauza bat garbi dago. Efektua ikustea posible balitz, ziur Intiñan ez zutela tranpa hori egingo.
Amaitu aurretik, beste truko bat. Arraultza bat orekan ipintzea errazagoa omen da ekuatorean. Ziur? Ez da egositako arraultza izango? Dena den, ez da berdina lortuko beste edozein tokitan? Noski baietz.